Europako Kristau Higikunde Politikoa

Europako Kristau Higikunde Politikoa
Datuak
MotaEuropar alderdi politikoa
IdeologiaKristau-eskuina, Kontserbadurismo soziala eta Kristau-demokrazia
Jarduera
KidetzaEuropako alderdi politikoen errolda eta Europako Kontserbadore eta Erreformistak

Europako Parlamentua
5 / 705
Agintea
LehendakariaPeter Östman (en) Itzuli
Egoitza nagusi
GazteriaEuropako Kristau Gazte Politikoak
Historia
Sorrera2002
SorlekuaTallinn
Koloreak         
webgune ofiziala

Europako Kristau Higikunde Politikoa (ingelesezko sigla: ECPM) Europako hainbat herrialdetako kristau-alderdiek osatutako europar alderdi politikoa da. Gaur egun, bost kidek ordezkatzen dute Europako Legebiltzarrean.

ECPM Lakiteleken (Hungaria) "Europa kristau baten alde" biltzarrean sortu zuten 2002ko azaroan. 15 alderdik osatzen dute, gehienak txikiak, 15 herrialdetakoak –EBko estatukide direnak zein ez direnak–. 2010eko otsailean, Europa mailan alderdi politiko aintzatetsi zuten. Alderdiaren egoitza Amersfoorten (Herbehereak) kokatuta dago.

Europako Kristau Gazte Politikoak (ECPYouth) ECPMren gazte-erakundea da. ECPMrekin kidetutako europar iraskunde politikoa Sallux du izena (2016ko amaierara arte, Europarako Kristau Iraskunde Politikoa) –salz ("gatza") eta lux ("argia") hitzak elkartuz sortutako baliza-hitza–.[1]

  1. (Ingelesez) «What Sallux stands for» sallux (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy